Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Umetan desoreka bipolarra ez da garaiz detektatzen
Erabiltzailearen akzioak

Umetan desoreka bipolarra ez da garaiz detektatzen

2009/09/25 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitate Klinikoak egindako ikerketa baten arabera adin pediatrikoan desoreka bipolarra ez da garaiz detektatzen.

Sei urtetan zehar desoreka bipolarra diagnostikatutako 38 ume hartu dituzte ikerketarako eta kasuen %75ean 18 hilabete pasatu ziren diagnostiko on bat egin aurretik. Hain zuzen, kasuen %25 sintomak agertu eta 7 hiletan diagnostikatu zen eta %50 18 hilabete eta 3 urte eta  4 hilabete tartean.

Desoreka bipolarraren sintomak desberdinak dira ume eta helduetan. Helduetan euforia da ezaugarri nagusietako bat eta umeetan berriz suminkortasuna. Suminkortasuna neurrigabea izaten da nahiz eta sarritan kasketaldiekin nahasten den.

Informazio gehiago hemen.

 

 

 

 

 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari