Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

2018/12/03 - Unibertsitatea.net
Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori dago zuzenduta eta proposamenak izaera desberdinetakoak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

(Irudia: CCO Creative Commons. Iturria: Pixabay)

UEUk antolatuko dituen Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da.

2019koa Udako Ikastaroen 47. edizioa izango da eta Eibarren, Baionan eta Iruñean egingo dira ekainaren 24tik uztailaren 12ra. Hala ere, proposatzen diren jarduerek behar diuzten bestelako tokiak eta datak aztertzeko aukera egongo da kasuan kasu.

Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori dago zuzenduta eta proposamenak izaera desberdinetakoak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak… Hauek 10/15 ordutakoak edo 2/3 egunetan ematekoak izango dira, eta goizez bakarrik edo goiz eta arratsaldez.

Proposamenak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31a izango da eta ideiak helerazteko #UI147 proposamenak formularioa bete behar da. Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzuna otsailaren erdialderako emango da.

Zalantzaren bat izanez gero ikastaroen arduradunarekin jarri zaitezke kontaktuan: Irati Iciar,  943821426. i.iciar@ueu.eus

Iturria: UEU365 bloga.