Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren Udako Ikastaroetara proposamena bidaltzeko epea zabalik
Erabiltzailearen akzioak

UEUren Udako Ikastaroetara proposamena bidaltzeko epea zabalik

2016/01/13 - Unibertsitatea.net
Udako Ikastaroen 44. ediziorako proposamenak bidaltzeko aukera dago otsailaren 14ra arte.
UEUren Udako Ikastaroetara proposamena bidaltzeko epea zabalik

ARGAZKIA: UEU

UEUren 2016eko Udako Ikastaroen 44. edizioa izango da aurtengoa, eta ohi bezala, ikastaro proposamenak bidaltzeko aukera du hala nahi duen orok.

Horretarako, UEUrekin lan egin nahi duenak honako ezaugarriak hartu behar ditu aintzat:

  • Ikastaroen datak: 2015eko ekainaren 27tik uztailaren 15era.
  • Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak…
  • Iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. Praktikoak hobesten dira.

Hurrengoak dira proposamenak bidaltzeko urratsak: 

  • Epea: 2015eko abenduaren 15etik, 2016ko otsailaren 14a (barne) arte.
  • Jarri antolatzailearekin harremanetan eta berak bidaliko dizu proposamena bidaltzeko fitxa. Nora: i.iciar@ueu.eus helbidera.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.
  • Antolaketa osoa gidatua da.

Gainera, zurea ideia soila bada ere ongi etorria izango da, UEUk lagunduko baitizu forma ematen.

Zeren inguruko formakuntza eskaini edo jaso nahiko zenuke 2016ko Udako Ikastaroetan? Bidali zeurea!


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari