Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren Udako Ikastaroetarako ikastaro proposamenik baduzu? deialdia urtarrilean irekiko da
Erabiltzailearen akzioak

UEUren Udako Ikastaroetarako ikastaro proposamenik baduzu? deialdia urtarrilean irekiko da

2013/12/03 - Unibertsitatea.net
UEUrekin lan egiteko prest dagoenari dago zuzenduta eta proposamenak urtarrilaren 1etik 31ra jasoko dira.

2014ko ekainaren 30etik uztailaren 23ra ospatuko dira UEUren Udako Ikastaroak.

Eibarren, Baionan eta Iruñean egingo dira eta UEUk beraiekin lan egiteko prest dagoenari egin dio deialdia. Alegia, Udako Ikastaroetarako ikastaroa, tailerra, hitzaldia, mintegia... antolatzeko prest bazaude, bidali proposamena Irati Iciar-i i.iciar@ueu.org helbidera.

Proposamenak urtarrilaren 1etik 31ra bidali behar dira eta bertan ikastaroaren gaia eta behin-behineko izenburua, datak eta/edo tokia aipatu behar dira.

Informazio gehiago UEUren Jarduera Akademikoaren blogean duzu: ueu365

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari