Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren udako ikastaroak aurkeztu ziren atzo Iruñean
Erabiltzailearen akzioak

UEUren udako ikastaroak aurkeztu ziren atzo Iruñean

2007/06/01 - Unibertsitatea.net
UDA ZURE NEURRIRA da aurtengo udako ikastaroen leloa eta berrikuntzez beteta datoz. 30 ikastaro antolatu diztuzte, gustu guztietarako eginak. Urteroko saio osagarriak ere egongo dira.

Atzo aurkeztu zuen UEUk Iruñean udako ikastaroen aurtengo eskaintza. 35. urtea da udako ikastaroak antolatzen dituztela eta berrikuntzak dira nagusi:

    • Iraupena:Eibarren lehenengoz bi aste jarraian egingo dira. Eibarren uztailaren 2tik 13ra, Baionan uztailaren 9tik 13ra eta Iruñean 16tik 20ra.
    • Egoitzak: egoitzetan ere aldaketak egongo dira. Eibarkoa mantendu egingo da, UEUren Ikastetxe Nagusia den Markeskoa jauretxean egingo dira. Baionan berriz Bernat Etxepare Lizeoan antolatuko dira eta Iruñean Larraona ikastetxean 25 urtez egon eta gero Hizkuntza Eskolara aldatuko dira.
    • Ostaturik ez: aurten UEUk ez du ostaturik eskainiko. Betidanik izan dute udako ikastaroek barnetegi funtzioa baina azken urteotan parte hartzaileen beharrak aldatu egin direla ikusi dute. Gero eta jende gutxiagok eskatzen zuen ostatua. Hala ere, ostatua behar duen edonori honen bilaketan laguntzeko prest daude.
    • Lizarra: ikastaro berezi batzuk eskainiko dituzte Lizarrako Udalaren laguntzarekin lehenengo aldiz.

Guztira 30 ikastaro antolatu dituzte, 12 Eibarren, 8 Baionan eta 10 Iruñean. Guztien gaineko informazioa eta matrikula egiteko aukera duzu HEMEN.

Gainera, ikastaroen jarraipena egiteko  BLOGA sortu dute.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari