Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren udaberriko ikastaro eskaintza zabala

Dokumentuaren akzioak

UEUren udaberriko ikastaro eskaintza zabala

2016/02/10 - Unibertsitatea.net
"Norbere burua argitzeko ikastaro sorta" prestatu dute Udako Euskal Unibertsitatean udaberrirako, eta eskaintza jakintza-arloak bezain zabala da; bai online, bai eta aurrez aurre.

UEUk, ohi bezala, udaberriko ikastaroetako izen-ematea ireki berri du. Hainbat ikastaro antolatu dituzte datozen hilabeteetarako eta, dagoeneko, matrikula epea zabaldik dago; beraz, errepasa ezazu eskaintza eta aukeratu zeurea!

 

Hona 2016ko udaberriko ikastaroen zerrenda:

 

Bittor Camara Hierro irakaslearekin batera, ikastaro honetan sormenerako gaitasuna eta arte esperimentazioa landuko dira.

Samira Goddi Mendizabalen eskutik egungo gizarte edota egoera kulturaniztunak ulertzeko, kudeatzeko eta aztertzeko tresnak eskainiko dira ikastaro honetan.

Clotilde Caro Herrera eta  Eider Gamboa Ruiz de Eguilazen gidaritzapean, hezkuntzak gaur egun bizi dugun egoerara egokitzeko eskatzen duen ulermen eta konponbide berriei bestelako begirada bat eskaintzeko aukera izango duzu.

Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak eskainiko duten ikastaro/tailer honetan, besteak beste, zenbait kantari eta musika taldek kantuetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko dira.

Amaia Serrano Mariezkurrenak eta Iratxe Retolaza Gutierrezek eskainiko duten ikastaroan, heziketa literarioan sakonduz, ikasleak literatura testuak interpretatzeko gaitasunez jabetuko dira, literatura irakurtzeko autonomia garatuz.

Idoia Torregarai Martijaren eskutik, umoreari gure bizitzan tartea egiteak zer-nolako abantailak ekartzen dizkigun ikusteko aukera izango dugu, eta egunerokoan nola landu dezakegun ikasi.

Ester Alvarez uria psikologoarekin, norberak galera eta doluen inguruan duen esperientziatik eta ezagutzatik abiatuta, haurren galera eta dolu prozesuak hobeto ulertu eta laguntzeko errekurtsoak aurkitzera eramango zaitu ikastaro praktiko-teoriko honek.

PAbel Camacho Romero eta Pedro Lonbide Lizarralde izango dira Moodle bezalako eremu batean, partaideen arteko harremanak, elkarreraginak eta hartu-emanak ikas-prozesuaren arrakasta baldintzatzerainoko garrantzia hartzen duela eta, foroen bidez sortzen den komunikazioa era egokian kudeatzeko estrategien emaile.

Julia Marin Arteagarekin testu idatziak ahots gora irakurtzen ikasiko dugu. Horretarako, ahoskera-arauak abiapuntutzat hartu eta euskara naturala bermatzen duten prosodia-gaiak jorratuko ditugu.

Iraitz Madariaga Ituarterekin egungo gizarte digitalean sare sozialek hartu duten garrantziaz jabetu, eta, batez ere, horietan barneratzeko beldurra uxatzen saiatuko gara ikastaroan.

Ixabel Millet Heyries-en gidaritzapean, alde batetik, euskal mitologiaren pertsonaiak eta haien arteko harremanak eta antolamendua ezagutzeko aukera izango da; eta bestetik, euskal ipuin mitologikoen balio sinbolikoa (mitoena, hain zuzen) jorratzekoa.

Ane Ablanedo Larrionekin traturako zailenetakoa den adin honetako gazteekin lan egiteko harremanetarako eta elkarbizitzarako gaitasunak lanuko dira ikastaroan.

Ane Ablanedo Larrionen gidaritzapean, pedagogia osasuntsuago baterako bidean, heziketa konbentzionalean edo alternatiboan aritzeko gakoak zein eta nolakoak diren aztertzen jarraituko da ikastaro honetan. 

Gotzon Carcar Muerza coach-arekin aurkezpenetarako gaitasunak landuko dira, helburu zehatz batekin: jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko eta abar. hizlariak jendaurrean duen eragina hobetzea.