Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren sortzaileak omenduko dituzte Baionan
Erabiltzailearen akzioak

UEUren sortzaileak omenduko dituzte Baionan

2012/06/01 - unibertsitatea.net
UEUk 40 urte betetzen ditu eta bere sortzaileak omenduko dituzte Baionan

Aurten, UEUren 40. urteurrena da. Data berezia sortzaileentzat. Hori dela eta, UEUren sorreraren garaira itzultzeko aukera izango dute ikasleek. Udako Euskal Unibertsitateak datorren uztailaren 4tik 6ra eskainiko ditu ikastaroak Baionan eta sortzaileei eskerrak emateko eta horiek omentzeko, uztailaren 5ean egingo dute hitzaldi-mahai-ingurua. Baionan kokatzen baitira UEUren lehen urratsak.

UEUren jatorri zein izan zen jakin nahian, berrogei urte atzera egin behar izan dugu. 1970eko hamarkadaren hasieran Baionan antolatzen zen Kultur Astera. Jean Haritxelhar eta Piarres Xarriton euskaltzainak izan ziren kultur aste horren bultzatzaile sutsuak. Geroago, Karlos Santamaria euskal matematikari eta pentsalariaren proposamena onartuz, 1973ko abuztuan gauzatu zen Udako Unibertsitatearen lehenengo jardunaldia.

Uztailaren 5eko ekitaldian, Jean Haritxelhar izango da hizlari. Hasiera horretan lanean aritu ziren guztien ordezkari gisa mintzatuko da euskaltzaina.

Baionako ikastaroak hiru jakintza arlotan banatuko dira: artea eta musika, osasun zientziak eta gizarte zientziak. Ez galdu bertan parte hartzeko eta UEUren urtebetetzea ospatzeko aukera. Gainera gogora ezazu, Bizkaiko Foru Aldundiak dohainik joateko egiten duen eskaintza.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari