Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren liburugintzako deialdia abian

Dokumentuaren akzioak

UEUren liburugintzako deialdia abian

2016/05/23 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak 2016ko liburugintza deialdia ireki du; ekainaren 23ra arteko epea dago argitaratzeko eskaria aurkezteko.

UEUren liburugintza deialdia 2016 abian da eta Argitalpen Batzordeak lanak aurkezteko deia zabaldu du.

Aurten ere, xedea, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da; halaber, onartze-prozesua gainditzen duten lanak argitaratuko dituzte, edukien kalitatea bermatzeko asmoz - beraz, hona hemen onartze-prozesuaren xehetasunak-.

Horrenbestez, deialdi honetara aurkezten diren egileek egindako eskariak ebaluatzeko UEUk, lehenik, aztertu egingo ditu eta, hartara, liburuen argitalpen-plana zehaztuko dute.

Zer liburu mota aurkez dezaket?

Euskarazko unibertsitate liburuak aurkez daitezke deialdi honetara, hain zuzen, liburu amaituak -euskaraz sortutakoak zein euskaratuak (lehenengoek izango dute lehentasuna)-.

Hortaz, prozesutik kanpo geratuko dira oraindik idatzi gabe dauden liburuak, hau da, liburu-poriektuak. Horiek, UEUren Argitalpengintza Batzordearen buruak aztertuko ditu eta, ahal dela, Unibertsitateko Ikasmaterialak Sustatzeko Diru-poltsen Deialdira bideratuko ditu (2016ko deialdia ekainaren 28tik urriaren 3ra izango da zabalik).

Eskariak aurkezteko urratsak:

Eskariak UEUko Argitalpen Batzordearen idazkariari helarazi behar zaizkio 2016ko ekainaren 24a baino lehen honako e-posta helbidera: argitalpenak@ueu.eus.

Bertan, honakoak atxiki behar dira:

  • Egilearen edo egileen CVa, beste dokumentu batean.
  • Liburua formatu elektronikoan.
  • Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).

Era berean, liburua paperean inprimatuta ere entragatu behar da "UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo” helbidean.

Deialdiaren inguruko argibideak

UEUren liburugintza deialdiaren inguruko argibide gehiago behar izanez gero, argitalpenak@ueu.eus helbidera idatz dezakezu edo, bestela, 946790546 (Nekane) telefono zenbakira deitu. 

Eskaera bakoitzaren inguruko ebazpena, beranduenez, 2016ko azaroaren 28an jasoko dute eskatzaileek.