Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk liburu berri bi argitaratu ditu

Dokumentuaren akzioak

UEUk liburu berri bi argitaratu ditu

2007/01/18 - Unibertsitatea.net
UEUk bi argitalpen berri egin ditu, "Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan" eta "Amatasuna eta aitatasuna. Proposamen berriak".




Udako Euskal Unibertsitateak
(UEU), azken urteetako argitalpen lan oparoari jarraipena emanez, liburu bi kaleratu ditu urte hasiera honetan:

  • Amatasuna eta aitatasuna. proposamen berriak. Familia ereduen aldaketa eman da azken urten hauetan, familia kontzeptua aldatuz. Eredu desberdinak nagusitu dira eta egungo euskal familien erdia baino gutxiago sar daiteke familia "tradizionalen" barruan. Hori da besteak beste liburuan aipatzen dena. Familia tradizionaletatik haratago aztertu dute hainbat eta hainbat adituk, Itziar Alonso-Arbiol koordinatzailea izan delarik.

  • Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan liburuaren lehenengo pausuak 2005eko uztailean UEUk Miarritzen egindako Udako Ikastaroetan eman ziren. Hainbat euskal idazlek hartu du parte liburuan, gatazka eta literatura harremanetan jartzen dituzten hainbat saio osatuz.

Argitalpenak UEUko web orriko DENDA atalean eskuratu daitezke.