Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk teknikari bi behar ditu

Dokumentuaren akzioak

UEUk teknikari bi behar ditu

2008/04/02 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) teknikari biren lanpostua betetzeko deia egin du:

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO TEKNIKARIA (Erref. ETP)
Ezinbesteko baldintza: Hezkuntza alorreko titulazio akademikoa izatea.
Kontuan hartuko dira:
      • Hezkuntza munduko dinamika eta formazio esparruak zein edukiak ezagutzea.
      • IKTeetan trebakuntza edukitzea.
      • Etengabeko prestakuntzaren diseinuan eta plangintzan eskarmentua izatea.
      • Antolaketarako gaitasuna izatea.
      • Talde lanean jarduteko eta harremanetarako gaitasuna izatea.
      • Gida baimena edukitzea.
Lanpostuaren ezaugarriak: Eibarren, jardunaldi erdiz, maiatzean hasteko eta luzatzeko aukerekin.

JARDUERA AKADEMIKORAKO TEKNIKARIA (Erref. KU)
Ezinbesteko baldintza: IKTak menperatzea.
Kontuan hartuko dira:
      • Hezkuntza alorreko titulazio akademikoa edukitzea.
      • Interneteko baliabideak erabiltzeko trebetasuna izatea.
      • Erronka berriei ekiteko iniziatiba eta jakin-mina edukitzea.
      • Antolaketarako gaitasuna edukitzea.
      • Talde lanean jarduteko eta harremanetarako gaitasuna izatea.
      • Gida baimena edukitzea.
Lanpostuaren ezaugarriak: Eibarren, jardunaldi osoan, maiatzean hasteko eta amatasun ordezkapena da.


Interesatuta bazaude, bidali CVa dagokion erreferentziarekin APIRILAREN 14a baino lehen komunikazioa@ueu.org helbidera.