Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren ikasturte hasierako ekitaldia Markeskoan

Dokumentuaren akzioak

UEUren ikasturte hasierako ekitaldia Markeskoan

2016/09/29 - unibertsitatea.net
Gaur, irailaren 29an, izango da hasiera ekitaldia eta Lorea Agirre Dorronsorok, Jakin aldizkariko zuzendariak, egingo du sarrera hitzaldia.

UEUren 2016/2017 ikasturtearen hasiera ekitaldia izango da gaur 18:30etan UEUren Ikastetxe Nagusian, Eibarko Markeskoa Jauregian.

Lorea Agirre Dorronsorok, kazetari, ikertzaile eta Jakin aldizkariko Zuzendariak "Egin izateko. Euskararen borroka feminista" sarrera hitzaldia eskainiko digu bertan.

Bertaratu ezin dutenek ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute www.ueu.eus webgunean