Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren ikasturte hasiera
Erabiltzailearen akzioak

UEUren ikasturte hasiera

2015/10/01 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitatearen ikasturte hasiera ekitaldia egingo da gaur Eibarren.

Gaur egingo da Udako Euskal Unibertsitatearen ikasturte hasiera ekitaldia Ikastetxe Nagusian, Eibarko Markeskoan, hain justu. 18:30etan izango da.

Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea izango da hitzaldi nagusia emango duena. Berak, "Zientzia istorio bat -lehenaldira begiratuz etorkizuna eraikitzen" izeneko hitzaldia eskainiko du.

Eibarko Markeskoa Jauregira etorri ezin direnentzako, ekitaldia Twitter bidez jarraitzeko aukera izango da @ueu_orokorra kontuaren bitartez #UEUekitaldia traolarekin.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari