Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren aurtengo liburugintzako deialdia martxan
Erabiltzailearen akzioak

UEUren aurtengo liburugintzako deialdia martxan

2017/03/27 - unibertsitatea.net
Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea du helburu eta liburu amaituak aurkeztu daitezke bakarrik. Liburu proiektuetarako aurrerago zabalduko da Unibertsitateko Ikasmaterialak Sustatzeko diru-poltsen deialdia.

Martxan da 2017ko UEUren liburugintzako deialdia. Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da helburua eta argitalpenerako, "UEUk hainbat urtez egin duen moduan, onartze-prozesuan edukien kalitatea bermatuko duen bide eraginkorra proposatzea". UEUren webgunean dakar onartze-prozesu horren berri zehatza.  

Deialdira euskarazko unibertsitate-liburuak aurkez daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna). Deialditik kanpo gelditzen dira idatzi gabeak, liburu-proiektuak. Datozen hilabeteotan egingo du UEUk Unibertsitateko Ikasmaterialak Sustatzeko Diru-poltsen Deialdia eta hor izango dute lekua liburu-proiektuek.

Eskariak 2017ko apirilaren 30a baino lehen bidali behar zaizkio UEUko Argitalpen Batzordearen idazkariari (argitalpenak@ueu.eus). Eskarirako honako hauek bidali behar dira:

  • Egilearen edo egileen CVa, beste dokumentu batean.
  • Liburua formatu elektronikoan.
  • Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).
  • Liburua paperean inprimatua, honako helbide honetara:

    “UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo”

Beranduenez ere 2017ko irailaren 30erako UEUren Argitalpengintza Batzordeak eskatzaile guztiei jakinaraziko die eskariaren inguruko ebazpena. Argibide gehiagorako argitalpenak@ueu.eus helbidera idatzi behar da edota hurrengo telefonora deitu: 946790546 (Nekane).

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari