Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk zuzendari berria aurkeztuko du biharko ikasturte hasiera ekitaldian
Erabiltzailearen akzioak

UEUk zuzendari berria aurkeztuko du biharko ikasturte hasiera ekitaldian

2010/10/21 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bihar 2010/2011 ikasturteko irekiera ekitaldia egingo du Eibarko Ikastetxe Nagusian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Irekiera ekitaldi honetan, UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariaren 20. urteurrena ospatuko du UEUk. Iban Zalduak eskainiko du sarrera hitzaldia: "UZTAROri gorazarre, gehi 1512ko mendeurrenaren ospakizunaren aurka, eta proposamen alternatibo bat". 

Hitzaldi labur honetan, Iban Zaldua idazleak, UZTARO Giza eta Gizarte zientzien aldizkariari gorazarre egin ondoren bere hogeigarren urteurrenean, traizio egingo die bere laudorioen terminoei eta, UZTAROri horren ondo egokitzen zaion zientifikotasunaren arauei itzuri eginez (baina urteurrenen gai orokorrari helduz), 1512ko Nafarroaren Konkistaren ospakizunen komenientziaren inguruko bere zalantzak aurkeztuko ditu, eta, kritikak egitea bestelako aukerabiderik eman gabe itsusia dela jakitun, ospakizun horiek ordezkatzeko balizko proposamen alternatibo bat aurkezten saiatuko da.

Ekitaldi honen aurretik UEUk ez-ohiko Batzar Nagusia egingo du zuzendari berria aukeratzeko. Azken bost urtetan, Lore Erriondok bete du kargu hori.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari