Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk zure neurrira prestatu du uda
Erabiltzailearen akzioak

UEUk zure neurrira prestatu du uda

2007/05/17 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak, uztailaren 2tik 20ra bitartean antolatuko du Baionan, Eibarren, Lizarran eta Iruñean Udako Ikastaroen 35. edizioa.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 35. aldiz antolatuko ditu aurten Udako Ikastaroak.

"Uda zure neurrira" da leloa eta uztailaren 2tik 20ra bitartean 30 bat ikastaro antolatu dira Baionan, Iruñean eta Eibarren. Geografia, Historia, Kimika, Informatika, Literatura, Musika, Osasuna, Psikologia, Sexologia, Artea, Natur Zientziak... denetariko gaiak aurkituko dituzue egitarauan. Honez gain, Lizarran ere hitzaldi sorta antolatu da.

Leloak berak dioen moduan, zure neurrira egindako hori hautatzea baino ez duzu eta HEMEN matrikulatu. Matrikula epea irekita dago eta ekainaren 21ean itxiko da.

Aurten gainera, interesgarriak diren hainbat diru-laguntza daude: besteak beste donostiarrek doan izango dituzte ikastaroak eta beste hainbeste ikasle langabetu bizkaitarrek.

Informazio guztia HEMEN duzu.



Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari