Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk "Ornodunak" liburua argitaratu du, ikasle eta naturazaleak tentatzeko asmoz
Erabiltzailearen akzioak

UEUk "Ornodunak" liburua argitaratu du, ikasle eta naturazaleak tentatzeko asmoz

2010/09/21 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Joxerra Aihartza biologoak idatzi duen "Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna" liburua argitaratu du, ornodunen unibertsoari egindako errepaso zabala.
<!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } --> <!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } -->

Ornodunei eta haien bizimoduari buruzko jakin-mina izan zen biologia ikastera bultzatu ninduen arrazoi nagusia, eta horixe da nire ustez gaur egun ere fakultatean jasotzen ditugun ikasle askoren motorra. Ornodunek betiere lilura berezia eragiten digute naturzaleoi. Lilura horri erantzun nahi dio liburu honek ere, eta ornodunei buruzko ezagumenduaren laburpen bat eskainiz, ikasketa sakonagoetarako atari eta tentazioa izan nahiko luke, batez ere unibertsitate mailako ikasketak egin nahi dituztenentzat, baina baita maila oinarrizkoagotik abiatuta animalia hauek erakartzen dituzten guztientzat ere", adierazi du Joxerra Aihartza biologo, EHUko irakasle eta UEUko kideak.

 

Aihartza arlo honetan lantzen diren bi ikerketa lerro nagusiak biltzen saiatu da liburuan: batetik, ornodunen ikasketa anatomia konparatuan eta forma eta funtzioaren arteko harremanaren eboluzioan oinarritzen direnak; eta bestetik, ornodunen eboluzioa talde zehatzen eta haien ezaugarrien jarraipen gisa aztertzen dutenak.

 

Aihartzak irudi eta argazki ugari erabili ditu liburuan: "

<!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm }

testu teknikoenetan gehienetan ikus daitekeen soiltasuna ekidin nahian, liburuan ahal bezain beste irudi eta argazki sartu nahi izan ditut (780). Jordi Sargatal ikertzaile katalanak behin esan zuen bezala, “edukazioaren abiapuntua sedukzioa dela” sinistuta bainago".


<!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } A:link { color: #0000ff } -->

 

ORNODUNAK. ANATOMIA, EBOLUZIOA ETA ANIZTASUNA


  • Egilea: Joxerra Aihartza Azurtza

  • Argitaletxea: UEU

  • ISBN: 978-84-8438-287-4

  • ORRIALDEAK: 492

  • PREZIOA: 60 euro

  • SALGAI: www.ueu.org edo 94 679 05 46

 

 

 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari