Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Linux sistemaren gaineko liburua kaleratu du UEUK

Dokumentuaren akzioak

Linux sistemaren gaineko liburua kaleratu du UEUK

2009/03/30 - Unibertsitatea.net

Iñaki Alegriak eta Roberto Cortiñasek egindako "Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu)"  kaleratu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) .

Liburuan, informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da eta helburu hirukoitza du:

    • Euskal Herriko unibertsitateetan eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testuliburua izatea.
    • Informatika euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko edo sakontzeko laguntza eskaintzea.
    • Profesionalentzako kontsulta-liburua izatea.

 

PDF honetan liburuaren kapitulu bat irakurri dezakezu eta eta liburua eskuratzeko interesa baduzu UEUko dendan eskatu egizu.