Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu Iruñean udazkenerako

Dokumentuaren akzioak

UEUk ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu Iruñean udazkenerako

2012/10/16 - Unibertsitatea.net
Batetik homologaturiko ikastaroak eskainiko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren baitan, irakasleen etengabeko prestakuntzara zuzenduta. Eta bestetik Orreaga iritzi taldearekin batera hitzaldi-zikloa, "Herria, Hizkuntza eta Hezkuntza… Estatua" izenburupean

Hezkuntza Departamenduarekin bi ikastaro homologatu hitzartu dira, azaroa-abenduan zehar garatuko direlarik:

Izen ematea irekita dago eta talde txikiak hobesten dira. Homologazioa:

  • Irakasleen etengabeko formakuntzarako homologatutako ikastaroak dira.
  • Irakasleek beraien postuen esleipen eta barne promozio prozesuetan erabili ahal izango dute parte-hartze ziurtagiria.
  • Parte-hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaroa gainditzeko adierazitako baldintzak bete beharko dira.
  • 20 ordutako ikastaroak dira eta 2 kreditu lortzen dira.

Informazio gehiago: Irati Iciar, 948 36 25 63, nafarroa@ueu.org

 

"Herria, Hizkuntza eta Hezkuntza… Estatua" hitzaldi-zikloari dagokionez, jarraian dituzu emango diren hitzaldiak:

  • Urriak 24, asteazkena — ‘Independentzia, ondorengoei utzi beharko geniekeen herentzia‘ — Hizlaria: Pako Aristi — 19:00etan, Caldereria aretoan.
  • Azaroak 9, ostirala — ‘Independentzia da demokraziaren abiapuntua.’ — Hizlaria: Joseba Ariznabarreta — 19:00etan, Condestable Jauregian.
  • Azaroak 16, ostirala — ‘Publiko, pribatu…? Hezkuntza sistema propioa: Estatuaren beharra’. — Hizlariak: Ane Ablanedo eta Naroa Anabitarte — 19:00etan, Condestable Jauregian.

Hitzaldiak irekiak eta doanekoak dira, ez da aurretik izenik eman behar. Hitzaldi zikloaren kartela HEMEN.