Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du

Dokumentuaren akzioak

UEUk BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du

2007/04/13 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du. Bere helburua unibertsitate mailako materiala erabiltzaileen esku jartzea da, batez ere unibertsitario euskaldunen eskura, ikertu, ikasi zein kontsultatzeko. Doako zerbitzu hau www.buruxkak.org helbidean topatu daiteke.

Hiru dira liburutegi digital honen ezaugarri nagusiak:

    1. Erabilgarritasuna: atzipen publiko eta doanekoa da eta edozein unibertsitario euskaldunentzat erabilgarriak izan daitezkeen materialak eskaintzen ditu.
  1. Eskuragarritasuna: formatu digitalean zabaltzeko materialak dira, erabiltzaileak erraz eta eroso eskura ditzakeenak.
  2. Interoperatibitatea: Inguma datu-basea (www.inguma.org) zein sareko beste gune batzuekin uztargarria da.

Une honetan 200 dokumentu baino gehiago aurkitu ditzakegu BURUXKAKen, hala ere, UEU web gunea etengabe elikatzen joango da. Material hauek guztiak PDF formatuan eskainiko dira, atzipen publikoa duen eta software librean oinarritzen den web gunearen bitartez (www.buruxkak.org:http://www.buruxkak.org). Erabiltzaileak testuak irakurri eta jaisteko aukera izango du.

Bost dira BURUXKAK liburutegi digitala osatuko duten oinarrizko edukiak hasiera batean:

  1. Deskatalogatutako liburuak: Bost urte baino gehiago dituzten UEUren liburuak.
  2. Katalogoko liburuak: UEUk merkatuan salgai dituen liburuak dira, eta horregatik aurkibidea eta kapitulu bat eskainiko dira modu askean.
  3. UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariaren zenbaki osoak, azken urtekoak salbu.
  4. KONDAIRA.COM historia aldizkari elektronikoaren artikuluak.
  5. Doktorego-tesi digitalizatuak.