Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk bat egiten du martxoaren 29ko grebarekin

Dokumentuaren akzioak

UEUk bat egiten du martxoaren 29ko grebarekin

2012/03/29 - Unibertsitatea.net
UEUk osteguneko greba-deialdiarekin bat egingo du.

Martxoaren 29ko greba-deialdia lan-eskubideen aldeko ohiko aldarrikapenetatik harago doa. Grebaren muina ez datza soilik ohiko lan-arazoetan (soldata-murrizketak, EREak, langileen kaleratzea sustatzeko erraztasunak, hitzarmen kolektiboak...). Osteguneko greba krisiaren ondorio sakonenetan zentratzen da: zehazki, sektore publikoari egindako erasoan. Hezkuntzan, eragina erabatekoa da (unibertsitatea, eskolak...).

Horrez gain, sektore publikoaren laguntzaz bizi garen irabazi-asmorik gabeko elkarte gehienak edo guztiak kaltetuak izan eta izango gara. Euskalgintzan horren eragina nabaria da. UEUn, oso nabaria. Gure proiektua kolokan dago eta horrek eragina du UEUko langileen egoeran ere: lanpostuak galdu (Baionako eta Iruñeko ordezkaritzak itxi egin dira, Tesiker egitasmoa kolokan dago...), lanaldi murrizketak, EREak...

Hori dela-eta, ezinbestekoa da gure eta gure herriaren etorkizunaren alde kalera ateratzea gainerako gizarte-erakunde, alderdi eta sindikatuekin batera.

UEUko Zuzendaritza eta lantaldea