Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk 3 graduondoko eskainiko ditu euskaraz datorren ikasturtean, tartean Agroekologiari buruzkoa
Erabiltzailearen akzioak

UEUk 3 graduondoko eskainiko ditu euskaraz datorren ikasturtean, tartean Agroekologiari buruzkoa

2014/07/04 - Unibertsitatea.net
Hiru graduondokoak UPV/EHUrekin elkarlanean antolatuko ditu: Agroekologia, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua eta Itzulpengintza eta teknologia.

UEUren helburu estrategiko nagusienetakoa da goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea eta ildo honetatik eskainiko ditu 3 graduondoko UPV/EHUrekin elkarlanean.

2014/2015 ikasturtean eskainiko dira hiru berezko tituluak. Hona hemen eskaintza:

  • Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen. Alorrean lanean dagoen profesionalei zein erakundetako langileei bideratua, bai eta nekazaritza arloko ikasketak egin eta gai honetan espezializatu nahi dutenei zuzendua.
  • Hondakinen kudeaketa eta tratamendua. Hondakinen alorrean interesatuta dauden profesionalei edo erakundetako langileei bideratua, bai eta elkarte eta mugimenduetan dauden kideei. Hondakinen kudeaketaren arloetako batean sakondu nahi duten ikasle graduatu berriei ere zuzendua dago.
  • Itzulpengintza eta teknologia. Itzulpengintza eta Interpretazioko graduatu berriei, zein Itzulpengintzan aritzen diren profesionalei eta bere jakintza espezializatzeko edo gaurkotzeko asmoa dutenei. Filologia ikasketak egin eta gaitasun berriak eskuratu nahi dituzten lizentziatuei.


Gipuzkoarrentzat laguntzak egongo dira eta izen ematea irailaren 19ra arte egongo da zabalik. Informazio guztia UEUren webgunean aurkituko duzu.



 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari