Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk Prest_Gara programan antolatuko dituen ikastaroetarako irakasleak behar ditu

Dokumentuaren akzioak

UEUk Prest_Gara programan antolatuko dituen ikastaroetarako irakasleak behar ditu

2018/04/24 - Unibertsitatea.net
Parte hartzeko euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea eskatzen da. Proposamenak maiatzaren 8rako bidali behar dira.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak PREST_GARA 2018/2019 osatzeko deialdia argitaratu du. Beraz, zabalik dago datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea.

UEUk programan parte hartuko du eta antolatuko diren ikastaroetan irakasle moduan lan egiteko deialdia egin du. Hemen dituzu gaika sailkatuta antolatu nahi dituen ikastaroen zerrenda.

Ikastaroren bat antolatzeko interesa baduzu, UEUrekin lan egiteko zera eskatzen da, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea (curriculuma baloratuko da).

Proposamenak o.gardoki@ueu.eus (Oihana Gardoki Ibarra) helbidera bidali behar dira eta epea maiatzaren 8an amaituko da (goizeko 10:00etan).

Informazio guztia UEU365 blogean aurkituko duzu.