Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren atxikimendu kanpaina: Ni ere, UEU
Erabiltzailearen akzioak

UEUren atxikimendu kanpaina: Ni ere, UEU

2013/03/07 - Unibertsitatea.net
Kanpainarekin elkartea ezagutzera ematea eta proiektuarekiko atxikimenduak jasotzea nahi da. UEUrekin lotura estua duten pertsonek parte hartu dute kanpainan: Juan Mari Arzak sukaldariak, Pedro Miguel Etxenike fisikariak, Gorka Otxoa aktoreak, Ilaski Serrano kazetariak...

UEUk “Ni ere, UEU” kanpaina abian jarri du bizi duen egoera gogorrean (irakurri "Partida izendun osoa kendu dio Hezkuntza Sailburuak UEUri" albistea) elkartea ezagutzera emateko eta proiektuarekiko atxikimenduak jasotzeko.

UEUrekin lotura estua duten pertsonek parte hartu dute kanpainan, hona hemen: Olatz Arbelaitz (Informatikaria eta UEUko Informatika Sailburua), Juan Mari Arzak (Sukaldaria), Igor Elortza (Bertsolaria eta UEUko bazkidea), Pedro Miguel Etxenike (Fisikaria), Unai Fernandez de Betoño (Arkitektoa, UEUko bazkidea eta bertako Zuzendaritzako kidea), Aines Haristoy (Liburuzaina eta UEUko bazkidea), Xabier Isasi (Unibertsitate-irakaslea eta legebiltzarkidea. UEUko bazkidea), Pili Kaltzada (Komunikazio-aditua eta UEUko bazkidea), Miren Josu Omaetxebarria (Ikerlaria eta UEUko bazkidea), Gorka Otxoa (Aktorea eta UEUko bazkidea), Ilaski Serrano (Kazetaria eta UEUko bazkidea), Idoia Torregarai. UEUko Komunikazio-arduraduna eta bazkidea) eta Kirmen Uribe (Idazlea).

Bideoak:

UEUren ikuspegi desberdinak ezagutzera ematen dituzten lau bideok osatzen dute "Ni ere, UEU" eta kanpaina iragarki formatua duen "Dakiguna erakutsiko dizugu" bideoarekin hasi dute:

 

Irabazi tablet bat:

Honez gain, martxoaren 6tik apirilaren 8ra bitarte UEUren Facebook-eko (facebook.com/udakoeuskalunibertsitatea) jarraitzaile egiten direnen artean Nexus 7 (32GB) Tablet bat zozketatuko dutela iragarri dute.

UEU ez da UPV/EHU:

Kanpainarekin ere argi utzi nahi izan dute UEU ez dela UPV/EHU, izan ere, izena tarteko asko dira bi erakundeak nahasten dituztenak.

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) irabazi-asmorik gabeko eta Onura Publikoko aitormena duen kultura elkartea da. 1973. urtean sortu zen Ipar Euskal Herrian eta bere helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea da.

UEUk bere jardun guztia euskaraz garatzen du eta bere lana ondorengo esparruetan garatzen du:

  • Jarduera akademikoa. Goi-mailako formazioa eta dibulgazioa eskaini: ikastaro espezializatuak, mintegiak, udako ikastaroak, jardunaldiak, graduondokoak, e.a.
  • Argitalpengintza. Liburuak eta aldizkariak. Bi helburu ditu: azpiegitura bibliografikoa sortzea eta arlo teknikoetan euskarazko terminologia eta sintaxia finkatzea.
  • IKT proiektuak: inguma.org datu-basea, buruxkak.org liburutegi digitala, Uztaro.com aldizkaria, Unibertsitatea.net ataria, ...
Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari