Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren 2011ko Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko aukera

Dokumentuaren akzioak

UEUren 2011ko Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko aukera

2010/12/14 - Unibertsitatea.net

UEU 2011ko Udako Ikastaroak antolatzen hasi da eta erakundearekin lan egiteko prest dagoen guztiari zabaldu dio ikastaroak proposatzeko aukera.

2011ko ikastaroak ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dira Eibarren, Baionan eta Iruñean. Ikastaroak 10/15 ordutakoak izaten dira, 2/3 egunetan emateko.

Ikastaro proposamenen bat baduzu 2011ko urtarrilaren 23a arte duzu aurkezteko aukera. Bidali beharrekoa da ikastaroaren gaia, behin-behineko izenburua eta tokia.

Informazio guztia ueu365 blogean duzu.