Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia4ren Sari banaketa ekitaldia azaroaren 29an egingo da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

#txiotesia4ren Sari banaketa ekitaldia azaroaren 29an egingo da Bilbon

2018/11/22 - Unibertsitatea.net
Sari banaketa ekitaldian ezagutuko ditugu nortzuk diren 4. edizioko "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena".
#txiotesia4ren Sari banaketa ekitaldia azaroaren 29an egingo da Bilbon

(3. edizioko Sari banaketa ekitaldiko argazkia)

Azaroaren 29an, osteguna, 19:00etan #txiotesia4 lehiaketaren sari banaketa egingo da Bilboko BIRA kultur gunean.

4. edizioko parte hartzaile guztien lanak baloratzen ari da epaimahaia eta irabazleen izenak Sari Banaketa egunean emango dira jakitera. Alegia, nortzuk diren #txiotesia4-ko "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena".

Hala ere, sari banaketa baino gehiago ikertzaileen topagunea izatea nahi dugu 29koa. Horretarako ordu bete inguru iraungo duen saioa prestatzen ari gara: mahai-inguru entretenigarri bat eta beste hamaika sorpresa!. Zehaztasun gehiago datorren astean emango dizkizuegu.

Beraz... animatu eta hurreratu! Joatekoa bazara jakinarazi mesedez helbidean edo @Uninet_ataria kontuan.