Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia3 lehiaketako epaimahaia zehaztuta
Erabiltzailearen akzioak

#txiotesia3 lehiaketako epaimahaia zehaztuta

2016/11/07 - unibertsitatea.net
Koldo Garcia, Amaia Portugal, Blanca Urgell, Iñaki Larrea eta Ana galarraga izango dira "txiolari ulergarriena" eta "txiolari originalena" aukeratuko dituztenak.

Dakizuen legez azaroaren 22an egingo da #txiotesia3 lehiaketa; ikertzaile euskaldunek egiten duten lana jendarteratu asmoz. Lehiaketa Twitter bidez egingo da eta parte hartzaileek (2013/2016 urte bitartean tesia aurkeztu dutenek edota tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileek) beraien tesia 6 txiotan azaltzea lortu behar dute. 

Sariak Txiolari ulergarrienarentzat (500€) eta txiolari originalenarentzat  (300€) izango dira eta dagoeneko badakigu nortzuk osatuko duten bi sari horiek emango dituen epaimahaia.

Jakintza alor desberdinetako bost kide izango ditu epaimahaiak.

  • Koldo Garcia (@koldotxu). Doktorea genetikan, ikertzailea UPV/EHUn, zientziazalea eta UEUkidea.
  • Amaia Portugal (@amaiaportugal). Kazetaritzan lizentziatua, Radio Vitoriako erredaktorea, eta Zientzia Kaierako kolaboratzailea.  
  • Blanca Urgell (@b_urgell). Euskal Filologian doktorea, ikertzailea eta irakaslea UPV/EHUn. Euskaltzain urgazlea.
  • Iñaki Larrea (@ilarrea). Hezkuntzan doktorea, ikertzailea eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatean.
  • Ana Galarraga (@AnaGalarraga1). Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzian eta Teknologian lizentziatua eta zientzia-komunikatzailea Elhuyarren

Animatu eta parte hartu beraz "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan. Azaroaren 22an 09:00etatik 21:00etara bitartean

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari