Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia2 lehiaketako irabazleak Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira
Erabiltzailearen akzioak

#txiotesia2 lehiaketako irabazleak Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira

2014/11/26 - Unibertsitatea.net
Itziar Gonzalez-Dios UPV/EHUko IXA Taldeko doktoregaia izan da "Txiolari ulergarriena". Eta 2012an doktorego-tesia aurkeztu zuen eta egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Eneko Bidegain "Txiolari originalena". Bestetik, 2. edizioko txiolari guztien txioak bildu ditugu "Txiotesia" deritzon atalean.

Koldo Mitxelena Kulturunean ospatu berri dugun "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" Sari Banaketa Ekitaldian ezagutu ditugu 2. edizioko irabazleak: Itziar Gonzalez-Dios izan da "Txiolari ulergarriena" eta Eneko Bidegain "Txiolari originalena".

Itziar eta Eneko

Argazkia: #txiotesia2-ko irabazleak: Eneko Bidegain eta Itziar Gonzalez-Dios

 Txiolari ulergarriena: Itziar Gonzalez Dios (@ItziarGD).

Itziar Gonzalez-Dios Pasai San Pedrokoa da eta 26 urte ditu. Alemaniar Filologian lizentziatu zen UPV/EHUn eta egun tesia egiten dabil unibertsitate bereko IXA Taldean. Bere tesiaren behin-behineko izenburua "Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazioa euskararen tratamendu automatikoan" da eta 2015 amaieran edo 2016 hasieran irakurtzeko asmoa du.

Hauek izan dira #txiolari ulergarrienaren txio irabazleak (ikusi bere twitterreko parte hartzea "Txiotesia" atalean):

1 Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan. #txiotesia2

2 A ze esaldi luzea! Bai hitz arraroa! Ez dut ulertzn! Testua zeharo konplexua da! Sinplifikatu daiteke? #txiotesia2

itziar_2

3 ErreXaili galdetuko diot, ea zer dioen! ErreXail testuak konplexuak edo sinpleak diren automatikoki esateko gai den sistema da #txiotesia2

4 Testua konplexua da! Eta sinplifikatuko dut! Hitz zailak ordezkatuko ditut eta esaldiak banatuko ditut. #txiotesia2

itziar_4

5 Ederki! Testu berri honek jatorrizkoaren esanahia mantendu du baina ulergarriagoa da! Itzulpen automatikoa ere hobea da! #txiotesia2

6 Sinplifikatutako testuek abantaila ugari eskaintzen dituzte. Gainera, automatikoki eginez, denbora eta lana aurrezten da. #txiotesia2

 

Txiolari originalena: Eneko bidegain (@enekobidegain).

Hauek izan dira #txiolari originalenaren txio irabazleak (ikusi bere twitterreko parte hartzea "Txiotesia" atalean):

1. "1. Mundu Gerra Eskualduna-n" Alemanen aurka herraz, 7.000 ale erraz zabaltzen ziren euskaraz eta zer idazten zuten gerraz? #txiotesia2
2. Orri ta berriak urri, eta zentsura bihurri. Kazetariak soldadu eta erreportaje iturri. #txiotesia2

eneko_2
3. Alemana deabrua, Ta Frantzia aingerua, Idazle haiek argi zeukaten Noren alde zen zerua. #txiotesia2

eneko_3


4. Desertoreentzat lotsa Soldaduentzat poza Idazten zuten frantsesa zela Euskaldun onen bihotza #txiotesia2

eneko_4


5. Frantses armada “gurea”, Goraipatuz adorea, “Herriarentzat” hiltzea baitzen euskaldunen ohorea. #txiotesia2

eneko_5


6. Gerran ibilirik prestu Frantzia zuten babestu Eskualduna-tik eta euskaraz Herria zuten frantsestu #txiotesia2

eneko_6

 

#txiotesia2 lehiaketako parte hartzaileetako batzuk ezagutzeko eta informazioa trukatzeko aukera paregabea izan da gaurkoa.

Hurreratu ezin izan duzuenontzat, saioa grabatu dugu eta ahal bezain azkar sareratuko dugu. Hala ere, bitartean, hemen dituzue ekitaldiaren ondorengo irabazle bien hitzak:

 Itziar Gonzalez-Dios:

 

Eneko Bidegain:

 

Txio guztiak bildu ditugu "Txiotesia" atalean:

Unibertsitatea.net atarian "Txiotesia" atala sortu dugu. Bertan, 9etatik 21etara 2. edizio honetan ikertzaileek egindako ekarpenak bildu ditugu. Era honetan, bakoitzaren ikerketaren laburpena lasai irakurtzeko aukera izango duzu.

Gai benetan interesgarriak ezagutu genituen. Ezagutu zeuk ere!

 

Azkenik, zorionak eta eskerrik asko guztioi!... eta 3. ediziora arte!

Unibertsitatea.net (@Uninet_ataria)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari