Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia lehiaketan parte hartu zuten Mondragon Unibertsitateko kideak batu ditu MU Telebistak
Erabiltzailearen akzioak

#txiotesia lehiaketan parte hartu zuten Mondragon Unibertsitateko kideak batu ditu MU Telebistak

2013/12/04 - Unibertsitatea.net
Txema Egaña epaimahaikidea, Uxune Martinez antolatzailea eta Amaia Pavon eta Eneko Bidegain parte hartzaileak agertzen dira bideoan.

MU Telebistak #txiotesia lehiaketan parte hartu zuten Mondragon Unibertsitateko hainbat kide batu eta bideo bat egin du.

Bideoan hauek parte hartu dute:

Txema Egaña (@EgaaTxema):

  • HUHEZIko irakaslea eta ikertzailea.
  • #txiotesia lehiaketako epaimahaikidea izan zen.

Uxune Martinez (@UxuneM):

  • Aditukom aditu tituluko ikaslea.
  • UEUko Inguma datu-baseko eta IKT alorreko arduraduna.

Amaia Pavon (@amaiapavon):

  • HUHEZIko irakaslea eta ikertzailea.
  • #txiotesia-n txio hauekin parte hartu zuen:

 

1 Nerabearen eta lagun-taldearen ikus-entzunezko kontsumoa 2011n: Gipuzkoako kasu azterketa #txiotesia
2 Helburua izan da nerabearen (12-16) eta lagun-taldearen ikus-entzunezkoen kontsumo-ohituretan sakontzea #txiotesia pic.twitter.com/oa4lgSixuV

amaia2

3 852 inkesta bete, 26 elkarrizketa egin eta 16 Tuenti-profil aztertu dira, ikerketa-galderei erantzuteko #txiotesia
4 Ohiko kontsumo-ohiturak diraute Gipuzkoako nerabeen artean: ikus-entzunezkoak telebistan eta familia-giroan gailentzen dira #txiotesia
5 Haatik,multitaskerrak dira, eta gustuko dute bideoak lagunekin partekatu eta haien inguruan hitz egitea #txiotesia pic.twitter.com/46yR9mE9pX

amaia5


6 Generoa bereizle esanguratsuena da eta euskarazko ikus-entzunezkoek apenas dute haien egunerokotasunean presentziarik #txiotesia

Eneko Bidegain (@enekobidegain):

  • HUHEZIko irakaslea eta ikertzailea.
  • #txiotesia-n txio hauekin parte hartu zuen:

 

1 Lehen Mundu Gerra (1914-1918) ‘Eskualduna’ astekarian #txiotesia
2 Eskualduna euskarazko astekari kristau eta eskuinekoa, 7.000 aletan saltzen zen Iparraldean 1914ean #txiotesia
3 Kronikariak (Saint-Pierre, Zerbitzari, Etxepare) soldaduak ziren; lubakietako bizipenak eta gogortasuna eztitzen zituzten #txiotesia
4 Astekariak, alemanak salbaien pare jartzen zituen, eta gertakariak beti Aliatuen aldekoak zirela sinetsarazten zuen #txiotesia
5 Astekariak etengabe gutxiesten zituen desertoreak eta goraipatzen euskaldunak soldadu eta frantses eredugarriak zirela #txiotesia
6 Eskualduna-k, gerra aipatzeko moduan, aktiboki parte hartu zuen Iparraldeko euskaldunak frantsesteko prozesuan #txiotesia


Hemen duzue #txiotesia-ri buruz egin duten bideoa:

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari