Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "#Kafepintxo batekin ikertzen" hitzaldia emango du Koldo Garcia ikerlariak #txiotesia lehiaketako sari banaketa ekitaldian

Dokumentuaren akzioak

"#Kafepintxo batekin ikertzen" hitzaldia emango du Koldo Garcia ikerlariak #txiotesia lehiaketako sari banaketa ekitaldian

2013/11/13 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 19an ospatuko da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" #txiotesia lehiaketa. Epaimahaiak txioen balorazioa egin eta bi sarituak nortzuk diren azaroaren 25ean jakinaraziko ditu, Koldo Mitxelena Kulturunean.

 

Aste bete geratzen da #txiotesia lehiaketarako. Azaroaren 19an (asteartea) ospatuko dugu eta bertan, ezezaguna den ikerlarien lana gizarteratu nahi dugu.

Oraindik ere garaiz zabiltza zure tesia 6 txiotan azaltzeko beraz animatu eta ikusi lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Sari banaketa ekitaldia

Dakizuenez bi saritu izendatuko ditu epaimahaiak (@loreaarakistain, @FiloBlogia, @Erriondo, @EgaaTxema eta @TxoniMatxain) eta 500€ eta 300€ banatuko dira.

 

Ekitaldian emango da jakitera "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena" nortzuk diren baina horrez gain, lehiaketako parte hartzaile guztien bilgune izan nahi du ekitaldiak.

Saioa borobiltzeko gainera Koldo Garcia ikerlariaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu: #Kafepintxo batekin ikertzen.

Koldo Garcia, ikerlari gazte bizkaitarra da eta bere tesia 2010ean defendatu zuen UPV/EHUn: Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan. UPV/EHUn jarraitzen du ikerketa lanetan eta sarea darabil bere lanak dibulgatzeko, besteak beste @koldotxu twitter kontua eta Edonola.net bloga.

Zera dio Koldo Garciak berak bere buruaz @koldotxu bere twitter kontuko profilean: Biologoa. Genetikan doktore. Sukaldean dotore. EHUn ikertzen. Hamaiketakoak, argazkilaritza, zientzia eta sukaldutatakoa maite dudanekin partekatzea gustoko.

Azaroaren 25ean eskainiko duen #Kafepintxo batekin ikertzen hitzaldian, ikerlariaren ogibidearen gaineko gogoeta subjetiboa egingo digu Koldok, beti ere kafepintxoa lagun :).

 

Azaroak 19 eta azaroak 25

Apuntatu bi datak agendan! Zurekin kontatzen dugu!

  • Azaroak 19, asteartea: #txiotesia lehiaketa.
  • Azaroak 25,astelehena: sari banaketa ekitaldia.

 

Lehiaketaren gaineko informazio guztia hemen.