Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia lehiaketako irabazleak Estitxu Garai eta Itxaro Perez dira
Erabiltzailearen akzioak

#txiotesia lehiaketako irabazleak Estitxu Garai eta Itxaro Perez dira

2013/11/25 - Unibertsitatea.net
Bi emakumezko izan dira #txiotesia lehiaketaren 1. edizioko irabazleak: "Txiolari ulergarriena" Estitxu Garai Artetxe gordexolatarra eta "Txiolari originalena" Itxaro Perez Urzelai beasaindarra. Lehena doktoregaia eta bigarrena doktorea.

Koldo Mitxelena Kulturunean ospatu berri dugun "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" Sari Banaketa Ekitaldian ezagutu ditugu 1. edizioko irabazleak: Estitxu Garai Artetxe izan da "Txiolari ulergarriena" eta Itxaro Perez Urzelai "Txiolari originalena".

 

irabazleak

Estitxu Garai eta Itxaro Perez

 

Txiolari ulergarriena: Estitxu Garai Artetxe (@egarai).

Estitxu Garai 28 urteko gordexolatarra da. UPV/EHUn lizentziatu zen Publizitatea eta Harreman Publikoetan eta egun tesia egiten dabil Leioako Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean. Bere tesiaren gaia da "Euskarazko publizitatea zertzeko prozedura eta hizkeraren kalitatea" eta 2014 amaieran aurkezteko asmoa du. Egun UPV/EHUn ari da Eusko Jaurlaritzako PREDOC programako ikerketa-kontratu batekin.

Hauek izan dira #txiolari ulergarrienaren txio irabazleak:

1. “Euskarazko publizitatea zertzeko prozedura eta hizkeraren kalitatea”. Gaiaren hautua, kezka larri batetik da sortua

 2. Euskarazko publizitatea? Esne gaingabetua, gatzik gabeko itsasoa, kafeinarik gabeko kafea? Gaztelerazko katea, hori da kaltea

3. HIPOTESI hori abiaburu, publizitatearen prozedura osoa, agentzian hasi eta hartzaileen gogoan buka, aztertzea dugu HELBURU

 4. Ikerketan askotariko METODOAK darabiltzat: (1) zertze-prozedura zehazteko sakoneko elkarrizketak hartu ditut aintzat

 5. (2) eduki-analisia eta (3) talde-eztabaida, erakargarritasuna neurtzeko modu hoberik ez baita. Hartzaileak gogatu ala gogaitu?

6. ONDORIOA: gaur egun sortzen den bezala sortzen delarik publizitate elebiduna, kolokan da euskarazko iragarkien eraginkortasuna

Txiolari originalena: Itxaro Perez Urzelai (@ItxaroPU).

Itxaro Perez 32 urteko beasaindarra da eta Biokimikako ikasketak egin zituen UPV/EHUn. Tesia unibertsitate bereko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Fisiologia Sailean egin zuen eta 2011n doktoratu zen. Tesiaren gaia "Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan" izan zen eta egun Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan da irakasle. Denbora duenean Fisiologia Sailean ikertzaile lanetan jarraitzen saiatzen da.

Hauek izan dira #txiolari originalenaren txio irabazleak:

1.-Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak?

 2.-Gorputzean ugariak diren entzimak.-Ta zergatik ikertu heste lodiko minbizian?-Gizartean oso ohikoa eta eredu aproposa delako.

 3.-Nola ikertzen da hori?-Peptidasen aktibitatea neurtuz kasu hauetan:odolean eta ehun osasuntsu-adenoma-minbizi sekuentzian.

4.-Eta emaitzak,amatxo?-Aldaketak daude lagin osasuntsu eta kaltetutakoak konparatzean eta selektiboak dira peptidasaren arabera.

 5.-Eta hau dena zertarako?-Minbizia ahalik eta azkarren detektatzeko eta pronostikoan laguntzeko, minbiziari aurre egiteko.

6.-Alaa!! Ze ondo! Ama, handitan ikerlari izango naiz.-Ziur?Ikusiko dugu handitzean...Eta hala bazan...

irudia

12.00etan hasi da ekitaldia eta Donostiara hurreratu gara #txiotesia lehiaketako hainbat parte hartzaile, epaimahaikide eta antolatzaile, 30 bat lagun.

UEUko Iñaki Alegria Zuzendaritza Taldeko kideak eman dio hasiera saioari eta berretsi egin du egunotan sarean aipatu eta baloratu duguna: zeinen aberasgarria izan den hainbeste ikertzaile euskaldunen lanen berri izatea. Lore Erriondok (@Erriondo) epaimahaiaren izenean ere ildo beretik ekin dio, esperientziaren freskotasuna eta magia aipatuz eta ikertzaileak hemendik aurrera ere beraien lana dibulgatzeko pausoak ematera animatuz. Koldo Garcia ikertzaile gazteak (@koldotxu) bere aldetik "#Kafepintxo batekin ikertzen" hitzaldiarekin ikertzaileen egunerokotasuna ekarri digu gogora eta bertaratukook izan dugu bere kontakizunarekin barre egiteko aukera.

#txiotesi lehiaketako parte hartzaileetako batzuk ezagutzeko eta informazioa trukatzeko aukera paregabea izan da gaurkoa, eta orain, goizeko #kafepintxoa-ren ostean #pintxopotea hartzera goaz elkarrekin ;-)

 

talde-argazkia

 

Gauza bat:

  • Lehiaketako txioak sailkatzeko eta guztiokin partekatzeko asmoa dugu. Egiten dugunean jakinaraziko dugu.

 

Atzokoa grabatu egin genuen eta hemen duzu ikusgai!

 

Azkenik, zorionak eta eskerrik asko guztioi!... eta 2. ediziora arte! Apuntatu agendan 2014ko azaroa!

Unibertsitatea.net (@Uninet_ataria)

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari