Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia lehiaketako epaimahaiaren erronka: 86 lanetatik 2 hautatzea
Erabiltzailearen akzioak

#txiotesia lehiaketako epaimahaiaren erronka: 86 lanetatik 2 hautatzea

2013/11/21 - Unibertsitatea.net
Ez da erraza izango 86 ikertzaileren artetik 2 txiolari onenak hautatzea baina astearteko erakustaldia gertutik ezagutzeko aukera aparta izango du epaimahaiak.

Egunotan esan dugu, #txiotesia lehiaketan parte hartu duzuen ikertzaileok ez diozue lan erraza jarri epaimahaiari.

Erakutsi zenuten maila altua izan zen eta 516 txiotik 12 hautatzeko lanetan dabiltza orain epaimahaia osatzen duten 5 adituak:

 

86 ikertzaileren artetik 2 txiolari onenak hautatzeko lana ez da erraza baina astearteko erakustaldia gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da: hamaika gai, zein baino zein interesgarriagoak, batzuk ezagun, beste batzuk arrotz.

Animo boskote!

 

Sari Banaketa Ekitaldia (azaroak 25, astelehena): Koldo Mitxelena Kulturunea (12.00)

Dakizuenez astelehenean emango dugu irabazleen berri eta zu ere han egotea garrantzitsua da guretzat. Bazatoz? (jakinarazi @Uninet_ataria kontutik edo ataria@ueu.org helbidean).

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari