Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Azken edizioko txioak ere Txiotesia atalean bilduta

Dokumentuaren akzioak

Azken edizioko txioak ere Txiotesia atalean bilduta

2016/12/12 - unibertsitatea.net
Lehiaketan parte hartu duten ikertzaileen lanak bildu, sailkatu eta modu erabilerrazean daude eskuragarri unibertsitatea.net webgunean

Azaroaren 22an antolatu zen hirugarrenez "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" Txiotesia lehiaketa eta 52 ikertzailek parte hartu zuten guztira. Egitasmoaren helburua ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea izan da hasieratik bertartik; eta helburu horrekin bat eginez, unibertsitatea.net atarian bertan "Txiotesia" izeneko atal berezia sortu zen orain bi urte; lehiaketan parte hartu duten ikertzaileen lanak bildu, sailkatu eta era erabilerrazean denon eskura jartzeko asmoarekin.

Dagoeneko azken edizioko txioak ere atal horretan biltzen hasi gara, aurreko edizioetakoekin batera. Parte hartzaile bakoitzaren datuak ikusteko aukera dago, baita jakintza alorraren arabera bilaketak egiteko aukera ere. Ikertzaile bakoitzaren gainean klikatuz gero, lehiaketako 6 txioak ikusi daitezke. 

 

 

 

 

Etiketak: txiotesia