Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian TXIOTESIA atala sortu dugu
Erabiltzailearen akzioak

TXIOTESIA atala sortu dugu

2014/11/03 - idoia
Unibertsitatea.net atariak "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 2. edizioa antolatuko du. Egitasmoarekin ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi dugu eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere. Iazko txio eta txiolariak TXIOTESIA atal berrian bildu ditugu.


Iazko esperientziak alor anitzetako 86 ikertzaile gazte euskaldunen lanak ezagutzeko aukera eman zigun eta aurten ere lan horien erakusleiho izatea lortu nahi dugu. Hori dela eta, lehiaketan parte hartzera edo bere berri ematera animatu nahi zaituztegu! Iazko txio eta partaideak Unibertsitatea.net atariko atal berrian topatuko dituzue: TXIOTESIA ATALA.

Bertan, partehartzaileak zerrendatzeko aukera dago, bakoitzaren datuak kontsultatu, jakintza alorka bilaketak egin, irabazleak aurkitu eta ikertzaile bakoitzaren gainean klikatuz gero, lehiaketako 6 txioak ikus daitezke .Beraz, atal berriarekin,  “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” ekimeneko ikertzaileen lanak biltegiratzeko sistema inplementatu, informazio guztia jaso, bildu, sailkatu eta era erabilerrazean publikoaren esku jarri da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari