Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan parte hartzeko kontuan hartu behar duzuna
Erabiltzailearen akzioak

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan parte hartzeko kontuan hartu behar duzuna

2013/10/22 - Unibertsitatea.net
#txiotesia traola erabilita jarraituko da azaroaren 19an lehiaketa eta esparru anitzetako 5 epaimahaikidek osatutako tribunalak izendatuko ditu 1. edizioko irabazleak:"Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena".

Unibertsitatea.net atariak (@Uninet_ataria) #txiotesia 6 mezutan lehiaketa antolatu du azaroaren 19an.

Egitasmoarekin ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi dugu eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.

Lehiaketa Twitter-en egingo da eta azken batean parte hartzaileek lortu behar dutena da tesia ahalik eta era ulergarrienean eta originalenean 6 txiotan azaltzea.

Hona hemen lehiaketan parte hartzeko jakin behar duzun guztia:

 

Nori zuzenduta:
  • Tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei.
  • 2011/2013 urte bitartean tesia aurkeztutako ikerlariei.
Helburua:
  • Ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.
Arauak:
  • Parte hartzeko Twitter kontua izan behar da.
  • Tesia 6 mezutan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikerlarien parte hartzea .
  • Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
  • Azaroaren 19an (asteartea) goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
  • Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, ... mezuaren aurretik jarrita.
  • Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia traola.
  • Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
  • Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
  • Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
  • Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
  • Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.
Txioen hautaketa:
  • Txiokatutako mezuak lehiaketa ondoren bistaratzeko gordeko dira.
  • Antolatzaileek gordetako parte hartzaileen txioak gainbegiratuko dituzte arauak bete dituzten edo ez ziurtatzeko.
  • Arauak bete dituzten txiolarien mezuak multzokatu egingo dira eta txiolarien izen-abizenak jakinarazi gabe helaraziko zaizkie epaimahaikideei.
Epaimahaia:
  • Epaimahaikideek antolatzaileek helerazitako txio guztiak puntuatuko dituzte eta irabazleak puntuaketa altuena lortuko duten biak izango dira.
  • Bi txiolari hautatuko dira:
    • Txiolari ulergarriena: 6 mezutan bere ikerketa lana modu borobilenean azaltzeko gai izan den txiolaria.
    • Txiolari originalena: 6 mezutan bere ikerketa lana modurik irudimentsuenean zabaldu duen txiolaria.

Sariak:

  • Txiolari ulergarriena: 500€
  • Txiolari originalena: 300€
  • Irabazle biei elkarrizketa egingo zaie Unibertsitatea.net atarian.

Sari banaketa ekitaldia:

  • Sari banaketa ekitaldia azaroaren 25ean (astelehena) egingo da eguerdiko 12.00etan Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia).
  • Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena" nortzuk diren jakinaraziko da bertan, baina lehiaketako parte hartzaile guztien bilgune izan nahi du ekitaldiak.
  • Saioa borobiltzeko Koldo Garcia ikerlariaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu: #Kafepintxo batekin ikertzen.
    • Koldo Garcia, ikerlari gazte bizkaitarra da eta bere tesia 2010ean defendatu zuen UPV/EHUn: Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan. UPV/EHUn jarraitzen du ikerketa lanetan eta sarea darabil bere lanak dibulgatzeko, besteak beste @koldotxu twitter kontua eta Edonola.net bloga.
    • Zera dio Koldo Garciak berak bere buruaz @koldotxu bere Twitter kontuko profilean: Biologoa. Genetikan doktore. Sukaldean dotore. EHUn ikertzen. Hamaiketakoak, argazkilaritza, zientzia eta sukaldutatakoa maite dudanekin partekatzea gustoko.
    • #Kafepintxo batekin ikertzen hitzaldian, ikerlariaren ogibidearen gaineko gogoeta subjetiboa egingo digu Koldok, beti ere kafepintxoa lagun :).


Izaera honetako lehenengo ekimena izango da euskaraz eta lehiaketan parte hartzera edo bere berri ematera animatu nahi zaituztegu! Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi ataria@ueu.org helbidera.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari