Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako sari banaketa ekitaldia ikusgai

Dokumentuaren akzioak

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako sari banaketa ekitaldia ikusgai

2018/12/11 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 29an Bilboko BIRA kultur gunean egin genuen sari banaketa ekitaldia grabatu egin genuen. Hemen duzue ikusgai.

Bilboko BIRA kultur gunean egin genuen #txiotesia4 lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Giro epela sortu zen, hurbila.

Bertan izan genituen Uxune MartinezIñaki Alegria eta Josu Lopez-Gazpio lehiaketako epaimahaiaren ordezkari, "Sare sozial analogikoetatik sare sozial digitaletara" mahai-inguruarekin gozatzeko aukera eman ziguten Ainhoa Latatu, Jesus Mari TxurrukaItziar Garate eta Rakel Gamito ikertzaileek, Olatz Perez de Viñaspre eta Begoña Altuna txiotesia4 abestiaren sortzaileek ere zuzenean eskaini ziguten abestia...  eta bertaratutako beste hamaika lagun agurtzeko tartea ere izan genuen.

Bideoan jaso genituen saioak emandakoak. Hemen dituzue:

 

Saioa osorik:

 

Saioaren laburpen bideoa: