Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txillardegiren obra osoa sarean, denon eskura
Erabiltzailearen akzioak

Txillardegiren obra osoa sarean, denon eskura

2017/05/23 - unibertsitatea.net
Guztira ia 2.000 dokumentu digitalizatu ditu Jakinek. Txillardegik idatzitakoez gain, berari egindako elkarrizketak edota bere obraren inguruko azterlanak ere jaso dituzte, besteak beste.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenaren (Donostia, 1929-2012) obra osoa bilatu, arakatu, txukundu eta digitalizatu du Jakinek eta sarean, web atarian, denen eskura jarri.

Guztira, 1.984 idazlan eta 23.591 orrialde digitalizatu dituzte. Horietatik 1.634 idazlan dira Txillardegik berak idatzitakoak. Horretaz gain, Txillardegiri egindako elkarrizketak, edota bere obraren inguruko azterlanak, erreseinak eta bestelako idazlanak ere digitalizatu dituzte.

Txillardegiren obra jasotzen duen ataria Jakinen proiektu zabalago baten baitan kokatzen da: XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa proiektuan. "60ko hamarkadatik gaur egun arte Euskal Herriko pentsamenduan eta kulturaren garapenean eragin duten euskal autoreen lana berreskuratu eta dibulgatzeko" egitasmoa da Jakinen esanetan. Ezinbesteko lana "transmisioan ditugun hutsuneei erantzuteko". Proiektuak Elkar saria jaso du.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari