Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txileko astronomo batek planeta berri bat aurkitu du

Dokumentuaren akzioak

Txileko astronomo batek planeta berri bat aurkitu du

2015/09/22 - Unibertsitatea.net
Maritza Soto du izena astronomoak eta Jupiterrek baino hiru aldiz masa gehiago duen planeta bat aurkitu du.
Txileko astronomo batek planeta berri bat aurkitu du

Noticias de la Ciencia-tik hartua

Txileko Unibertsitateko Zientzia Fisikoak eta Matematikak Fakultateko Astronomia Departamentuan doktoretza egiten ari da Maritza Soto eta HD 110014c du izena ezagutzera eman duen planetak.

Duela urte batzuk, 2004 eta 2011 urteen artean hain justu, HD 110014c sistema aztertzen aritu zen astronomo talde bat baina European Southern Observatory-n artxibaturik geratu ziren. Antza denez, Soto ikerlariak artxibo horiek aztertu, ikertzeari ekin eta egon beharko ez lukeen planeta bat zegoela konturatu zen, 5 planeten artean batek izaten duen ezaugarri batekin gainera, "erraldoi gorri" baten inguruan orbitatzen duela, alajaina.

FEROS espektografoaren datuak erabiliaz egin zen aurkikuntza batez ere, hala ere, HARPS espektografoaren datu batzuk ere erabili zituen, biak ala biak La Silla behategian aurkitzen direnak. Irakurri hemen artikulu osoa: Jatorrizko albistea.