Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txileko Arturo Prat Unibertsitateko Olivia Carvajal Lorcak hitzaldia emango du Donostian: "Hezkuntza, ikuspegi holistikotik: gizaki osoaren bila"
Erabiltzailearen akzioak

Txileko Arturo Prat Unibertsitateko Olivia Carvajal Lorcak hitzaldia emango du Donostian: "Hezkuntza, ikuspegi holistikotik: gizaki osoaren bila"

2014/07/11 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia uztailaren 14an emango du eta bertan Txileko hezkuntza sistema oinarri hartuta hezkuntza holistikoaren gaineko gogoeta egingo du.

Txileko hezkuntza sistema oinarri hartuta hezkuntza holistikoaren gaineko gogoeta egingo du astelehenean Donostian Olivia Carvajal Lorcak: "Hezkuntza, ikuspegi holistikotik: gizaki osoaren bila".

Hitzaldian, esaterako, Txileko hezkuntza sistemak benetako emozioak eta sentimenduak esperimentatzeko, onartzeko eta komunikatzeko gai diren nortasunak eratzeko aukerarik ematen duen aztertuko du.

Hauxe da egitaraua:

  • 19:30. Aurkezpena: Concepción Medrano Samaniego (Komunikazio eta Hezkuntza Balioen Unesco Katedraren zuzendaria, UPV/EHU).
  • 19:30 - 20:15. Hitzaldia: "Hezkuntza, ikuspegi holistikotik: gizaki osoaren bila", Olivia Carvajal Lorca (Arturo Prat Unibertsitateko Hezkuntza eta Humanitateak Saileko irakasle titularra. Iquique, Txile).
  • 20:15 - 20:30. Solasaldia

 

Olivia Carvajal Lorca Txileko Iquiqueko Arturo Prat Unibertsitateko Hezkuntza eta Humanitateak Saileko irakasle titularra da. Donostian izango da emango duen hitzaldia, uztailaren 14an, arratsaldeko 19.30etan, Kutxabanken ekitaldi-aretoan (Arrasate kalea, 12).

Sarrera librea eta doakoa izango da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari