Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txartelak salgai "Bertso Gutiziak" saiorako

Dokumentuaren akzioak

Txartelak salgai "Bertso Gutiziak" saiorako

2016/02/12 - Unibertsitatea.net
Basque Culinary Centerren bertso saioa eta sagardotegiko menua elkartuko dira datorren otsailaren 19an.

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Eli Pagola bertsolariak elkartuko dira Basque Culinary Centerreko entzunaretoan eta gai-jartzaile lanetan Joxe Luix Urdangarin arituko da.

Otsailaren 19ko saio bereziko afaria BCCeko ikasleek prestatuko dute eta jakinarazi dutenez, bertaratzen direnek sagardotegiko menua dastatzeko aukera izango dute horretarako preseski atonduko dituzten guneetan.

Hernaniko Bertso Eskolak eta BCCek antolatu dute jaialdia, besteak beste, Kronikak eta Insalusek lagunduta. Ez da Bertso Gutiziak ekimenaren lehen edizioa, hain zuzen, duela bi urte ere ospatu baitzen horrelako saio bat -arrakastaz gainera!-. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bertso Gutiziak saioa eta dagoeneko txartelak salgai daude, 20 euroko prezioan