Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txandakako IMH Ingeniaritza Eskola EHUra atxikituta egongo da 2012/2013 ikasturtetik aurrera
Erabiltzailearen akzioak

Txandakako IMH Ingeniaritza Eskola EHUra atxikituta egongo da 2012/2013 ikasturtetik aurrera

2012/01/19 - Unibertsitatea.net
Elgoibarko IMHk “Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniaria” gradu berria egiaztatze prozesuan dihardu, 2012-2013 ikasturtetik aurrera emateko. Gradu berriak orain arte eskainitako txandakako prestakuntza sistema pedagogikoa mantenduko du, eta espainiar unibertsitate sistemaren graduen betebeharrei egokituta egongo da.

IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolak 16 urte daramatza ingeniari promozioak txandakako sistemarekin prestatzen. Sistema honen bitartez ikasleak ikasteaz gain kontratudun lana garatzen du enpresan, ikasle, enpresa eta IMHren artean adostutako proiektu pedagogiko batean oinarrituta.

16 urte hauetan Frantziako CESI Goi Mailako Ikasketa Industrialen Zentro Frantsesari atxikitutako programa izan da, eta ondorioz, ikasle hauek lortutako titulazioa Frantziako Hezkuntza Ministerioak emandakoa izan da. 2012 urtetik aurrera, ordea, EHUri atxikitutako prestakuntza izango da.

Formazioak 4 urte iraungo du eta enpresarekin txandakatzeak 3 urte eta erdi, hau da, lehen urteko bigarren seihilekoan hasiko da.

Txandakako Ingeniaritzaren lehen ate irekien saioa otsailaren 4an izango da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari