Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tuterako campusa eraikitzen hasteko baimena eman du Nafarroako Gobernuak

Dokumentuaren akzioak

Tuterako campusa eraikitzen hasteko baimena eman du Nafarroako Gobernuak

2007/05/15 - Unibertsitatea.net
2008-2009 ikasturterako lanen 1. fasea bukatuta egotea espero da. Lehenengo fase honen kostua 13,2 milioi eurotakoa izango da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Tuteran campusa eraikitzeko baimen guztiak eskuratu ditu eta 2008-2009 ikasturterako campusa martxan egotea espero da.

Tuterako campusean, Industri Ingeniaritza Teknikoa eta Fisioterapiako diplomatura eskainiko dira.

Lehenengo fase honetan 12.000 metro karratuko azalera eraikiko da eta hiru eraikin nagusik osatuko dute. Bertan egongo dira ikastegia, Industri Ingeniaritza Teknikoko eta Fisioterapia diplomaturako bulegoak, kafetegia, jantokia, liburutegia eta administrazioko bulegoak.


Lehenengo faseko lanok, 13,2 milioi eurotako kostua izango dute.