Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko liburutegiak Funts Historiko Digitala sortu du XVI. eta XIX. mendeen artean inprimatutako liburuekin

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko liburutegiak Funts Historiko Digitala sortu du XVI. eta XIX. mendeen artean inprimatutako liburuekin

2013/09/27 - Unibertsitatea.net
50 obrek osatzen dute Funts Historiko Digitala eta Antzinako Funtsaren lagin txiki bat baino ez da, Antzinako Funtsa 7.000 lanek osatzen baitute.

UPNA/NUPeko liburutegiak Funts Historiko Digitala sortu du, 1500. eta 1830. urteen artean inprimatutako 50 liburuk osatua.

Obra hauek gainera edonork kontsultatzeko moduan jarri dituzte unibertsitateko webguneko liburutegiko Academica-e gunetik.

Liburuon ezaugarri batzuk aipatzearren:

  • Hainbat gai jorratzen dituzte: historia, filosofia, zientzia, legegintza, erlijioa...
  • Hainbat hizkuntzatan idatzita daude: latina, gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa.
  • Liburu gehienak Nafarroan inprimatuak dira, nahiz eta badauden Madrilen, Lyonen, Baionan, Parises eta beste herri batzuetako inprimategitatik ateratakoak.
  • Hainbat egile nafar ospetsuren lanak daude, adibidez, Martín de Azpilcuetarenak eta Huarte de San Juanenak.
  • Nafarroan lan egin zuten inprimatzaile ezagun batzuek inprimatu zituzten liburuak, esaterako, Adrián de Amberes, Thomas Porralis, Martín Labayen, José Ezquerro edo Paulino Longás.
  • Obrarik zaharrena XVI. mendeko pertsonaiarik garrantzitsuenetako batena dela uste da: Miguel Servetena. Obra, Enchiridion edo Dispensarium, medikuntza-errezeten vademecum bat da.
  • Bitxikeria batzuk ere badaude, esaterako, Tuterako Benjaminen bidaia liburu bat Londresen inprimatua 1783an: Travels of Rabbi Benjamin, son of Jonah, of Tudela: through Europe, Asia, and Africa, from the ancient Kingdom of Navarre, to the Frontiers of China.

 

Sortu berri duten Funts Digitala Antzinako Funtsaren bildumaren lagin txiki bat da, izan ere, Antzinako Funtsean 7.000 lan daude.

(Iturria: UPNA/NUP)