Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hileta-erritu berri bat aurkitu dute Trebiñon egindako indusketetan

Dokumentuaren akzioak

Hileta-erritu berri bat aurkitu dute Trebiñon egindako indusketetan

2007/07/19 - Unibertsitatea.net
San Kilezen aurkitutako giza hondarrak Trebiñoko Konterrian ezagutu diren antzinakoenak dira.
UPV/EHUko ikerkuntza-talde batek, Alfonso Alday historiaurreko irakaslea buru eta Historiako ikasle eta lizentziatuen parte hartzeaz, indusketak burutu dituzte Trebiñon ekainean eta uztailean.

Aurkikuntza interesgarriena, San Martinzarren dagoen San Kilez-ko hilobi-tumulu neolitikoan izan da. San Kilezeko tumulua, leku estrategikoan dago eta bertan zortzi bat gizakiren gorpuak hobiratu ziren hauen gainean harrizko estaldura bat ezarriz.

Giza hondar hauen kokapenak eta hezurduren zenbait atal faltatzeak orain arte euskal eremuan ezagutzen ez zen hileta-erritu baten aurrean gaudela adierazten dute, bigarren hilobiratzeak dira, lurralde-marka bezala erabiliak eta ikusgarritasun handiko tokian.