Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Transplanteen Legearen 35. Urteurreneko Aparteko Saria irabazi du UPV/EHUko Carlos María Romeo Casabona katedradunak

Dokumentuaren akzioak

Transplanteen Legearen 35. Urteurreneko Aparteko Saria irabazi du UPV/EHUko Carlos María Romeo Casabona katedradunak

2014/10/27 - Unibertsitatea.net
Romeo Casabona irakaslea Organoen Erauzketa eta Transplanteari buruz indarrean dagoen 1979ko Legearen zirriborroaren egilea izan zen. Gaur jasoko du saria.
Transplanteen Legearen 35. Urteurreneko Aparteko Saria irabazi du UPV/EHUko Carlos María Romeo Casabona katedradunak

Irudia: www.ehu.es

Carlos María Romeo Casabona UPV/EHUko Zigor Zuzenbideko katedraduna saritu du Fundación Renal Iñigo Álvarez de Toledo erakundeak.

Sarien 25. edizioa da eta ikerketa nefrologikoa sustatzea dute helburu. Ildo honetatik, Romeo Casabona irakasleak "Transplanteen Legearen 35. Urteurreneko" Aparteko Saria irabazi du.

Aparteko sariarekin Transplanteen Legeak izan duen garrantzia saritu nahi dute, eta Romeo Casabona irakaslea izan zen Organoen Erauzketa eta Transplanteari buruz indarrean dagoen 1979ko Legearen zirriborroaren egilea.

Carlos María Romeo Casabona irakaslea doktorea da Zuzenbidean eta Medikuntzan eta katedraduna Zigor Zuzenbidean UPV/EHUn.

(Iturria: UPV/EHU)