Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Transgenikoei buruzko bideokonferentzia eskainiko du gaur Rosa Binimelis doktoreak

Dokumentuaren akzioak

Transgenikoei buruzko bideokonferentzia eskainiko du gaur Rosa Binimelis doktoreak

2014/03/25 - Unibertsitatea.net
Cristina Enea Fundazioak antolatu du hitzaldia Haziei eskainitako Haziera egitasmoaren baitan, eta gaur, martxoak 25, izango da 18:00etan.

Rosa Binimelis Ingurumen-Zientzietan doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta "Genetikoki moldatutako organismoak: pozoitutako promes bat" hitzaldia eskainiko du bideokonferentziaz, gaur, Donostian.

Rosa Binimelis besteak beste transgenikoetan, bioaniztasunaren kontserbazioan, elikadura subiranoan eta emakume eta lurraren arteko harremanean da aditua, eta egun, Norvegian ari da bere ikerketa lana garatzen.

Landaketa transgenikoak gai eztabaidatuenetariko bat dira egungo nekazaritza ereduan, eta interes hori ikusita, antolatu du hitzaldia Cristina Enea Fundazioak.

Gaur, martxoak 25, izango da hitzaldia Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean arratsaldeko 18:00etan.

(Iturria: Cristina Enea Fundazioa)