Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Transformazio digitala izango dute bihar aztergai Mondragon Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Transformazio digitala izango dute bihar aztergai Mondragon Unibertsitatean

2016/11/30 - unibertsitatea.net
15:30etan hasiko da jardunaldia eta bertaratu ezin dutenek streaming bidez MU telebistan zuzenean jarraitzeko aukera izango dute

"Transformazio Digitala. 2020rako espektatibak" jardunaldia antolatu dute biharko Mondragon Unibertsitatean, 15:30etik aurrera. 

Azkenaldian asko hitz egiten da Transformazio Digitalari buruz. Ohiko definizioari erreparatzen badiogu, Transformazio Digitala, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) bizitzako alderdi guztietan aplikatzen direnean sortzen diren aldaketetan oinarritzen dela esan dezakegu.

Aldaketa handiko momentuak bizi ditugu, bai enpresetan, baita gizartean ere. IKTak modu egoki batean aplikatzea faktore bereizgarri bat da enpresetan eta gizartean.

"Eten teknologikoa" bezalako terminoak ohikoak bihurtzen ari dira. Merkatuan posizio on bat zuten enpresa edo sektoreen etorkizuna arriskuan egon daiteke, produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko teknologia erabiltzen duten enpresak agerpenaren aurrean.

Prestatuta al gaude aldaketa hauek egiteko? Zeintzuk dira dagoeneko ikusi eta nabaritu ditzakegun aldaketak? Norantz goaz? Nolakoa izango da gizartea, negozio mundua edo hezkuntza 2020an? Horiek galdera guztiak erantzutea da jardunaldiaren helburua.

Izen ematea beharrezkoa da. Hala ere, bertaratu ezin dutenek streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango dute MU telebistan.