Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Trans gantzak depresioaren atzean

Dokumentuaren akzioak

Trans gantzak depresioaren atzean

2011/01/31 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateak eta Las Palmaseko Unibertsitateak sei urtetan zehar egindako ikerketa baten berri eman dute.

Urte hauetan trans gantzak hartzen zituzten eta hartzen ez zituzten 12.059 boluntario aztertu dituzte eta jakin dute trans gantzak hartzen zituztenek depresioa garatzeko aukera gehiago zutela, zehazki %48 gehiago. Berez, azterketa amaieran elikadura txarragoa zeramatenen artean 657 depresio kasu berri atzeman zituzten.

Aldiz, ikerketak erakutsi du depresioa garatzeko arriskua ikaragarri gutxitzen dutela gantz mesedegarriek, hain zuzen oliba-olioan, arrainetan eta landare-olioetan aurkitzen direnek.