Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tracking Bilbao: ikus-entzunezko online sormena

Dokumentuaren akzioak

Tracking Bilbao: ikus-entzunezko online sormena

2016/02/01 - Unibertsitatea.net
Ikus-entzunezko online sormenari buruzko tailerra egingo dute Bilbon datorren otsailaren 8tik 13ra.

Tracking Bilbao ekimenaren baitan eskainiko den ikus-entzunezko online sormenari buruzko tailerrak webserieak, bideoklipak, spot biralak, crowfoundinga, zinema independentea, umorea sarean eta kreatibitatea Youtuben izango ditu ardatz.

Beraz, bertaratuko direnek sareko ikus-entzunezkoen inguruko edukiak aztertuko dituzte; hala nola, Youtube zein youtuberren mekanikak, partner bilaketa, diru bilketa, brand content teknikak, kreatibitatea, formatuak, etab. Era berean, klase teorikoez gain, praktikan ere jarriko da landutakoa: pieza/sketch/biral bat filmatuko dute eta ondoren sarean argitaratuko dute bere bilakaera ere aztertzeko.

Izen-ematea

Ikasle eta profesioanalez gain, gaur egungo ikus-entzunezkoen inguruan zein sormenean interesa duen edonork eman dezake izena, eta Internet, telebista edo zinemako formatu berrien munduan sartu nahi duen horrek baita. Izena emateko formulario bat bete behar da webgune honetan eta 50 euroko prezioa dauka tailerrak (40 euro UPV/EHUko ikasleentzat edota langabezian daudenentzat). 25 orduko ikastaroa da eta honakoa da egitaraua:

 

ASTELEHENA, Otsailak 8

  • 10:00-12:00 Edukierak Youtuben
    Maisua: Ruben Ontiveros
    Youtuberi irabaziak ateratzeko adibidea. Formatuak garatzeko mekanika eta honi al den probetxurik handiena ateratzea. Nola formatu bat interneten sartu daiteke aldatu gabe, eta nola jarraitu dezake edukierak sortzen sarean, ekonomikoki bideragarria den era batean.
  • 12:00-14:00 Maisuklasea "Un viral no es un viral hasta que no se demuestre lo contrario"
    Maisua: Borja Crespok
    On line munduan birala denaren kontzeptuari buruzko maisuklasea.

 

ASTEARTEA, Otsailak 9

  • 10:00-12:00 Edukierak Youtuben
    Maisua: Rubén Ontiveros
    Zer funtzionatzen duen eta zerk ez. Nola garatu arrakastatsuak diren edukiak eta nola zabaldu Youtuben, kanalak partner-ak, network-ak, dirubilakaera…dirua ematen duen kanal bat kudeatzeko pasu guztiak.
  • 12:00-14:00 "Cine on line y Crowfounding"
    Pablo Hernandok emandakoa. Zinema independentearen finantziazioa eta zabalketa bide berrien azterketa.

 

ASTEAZKENA, Otsailak 10

  • 10:00-12:00 Virales, publicidad y Brand Content Interneten
    Maisua: Ruben Ontiveros
    Kontsumitzailearekin harremana ahaltzen duten edukiak marka bati nola atera. Kanpainak, erabiltzailearekin harremana, youtube erabili eztabaida eta promozioa lortzeko.
  • 12:00-13:00 "Cine e Internet" El Chico Morera-ekin. Youtuber eta zinema, hauen arteko elkartasuna posiblea da. Formatu berriak.
  • 13:00-14:00 "Videoclips, webseries y fashion film"Inés de León-ekin. sortzaile audiobisual berriei ez dago jasan ezin daitekeen formaturik.

 

OSTEGUNA, Otsailak 11

  • 10:00-12:00 Gidoi baten sorpena
    Maisua: Rubén Ontiveros
    Funtzionatzen duen pieza bat burutzeko tailerra. Gidoitik, martxan jarri harte, ikaslegoak filmatzen amaituko den pieza baten fase guztiengatik pasatuko dira, eta ondoren sarera igoko da bere emaitza birala ikusteko.
  • 12:00-14:00 Maisuklasea: Youtube eta Produktora handiak.
    Maisua: David Suárez.
    David Suárez "Vincent Finch" eta "Famosos y una vieja"-ren sortzailea, azalduko digu bere esperientzia produktora handiekin. Bere kasuan AtresMedia, bere Youtubeko plataformetatik eduki digitalak garatzen hasi dira. Adibide bat TopTrending Bideo kanala da, 12 sortzaile baino gehiago duena sarerako edukiera digitalak garatu dituztenak.

 

OSTIRALA, Otsailak 12

  • 10:00-11:00 Maisuklasea: Internet eta Telebista.
    Maisuak: Esteban Navarro eta Xavier Daura (Venga Monjas)
    Venga Monjas 10 urte baino gehiago daramatzate Youtuberako edukiak sortzen. Honek Museo Coconut eta Retorno a Liliflor programen gidoilari izateko bidea izan zen hala nola Mediaset eta AtrsMedia-rekin proiektuak eramatera. Bere lana eta eskarmentua gakoa da sareko fenomenoa ulertzeko.
  • 11:00-12:00 Bideoklipa izar online bezala
    Maisua: Jesús Hernandez. Maisuklasea NYSU-rekin. Bideokliparen mundua: ideia produkzioa eta errealizazioa
  • 12:00-14:00 Ikasleek sortutako piezaren filmaketa.
    Maisuak: Rubén Ontiveros eta Borja Perez.
    Ikasleek egindako gidoia, Borja Perez –ekin grabatuko da. Filmaketa express baten metodologia eta bere emaitzak praktikan jarriko den jardunaldia.