Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tokiko telebista digitalak izango dira ardatz Komunikaldiak 07an

Dokumentuaren akzioak

Tokiko telebista digitalak izango dira ardatz Komunikaldiak 07an

2007/02/26 - Unibertsitatea.net
Tokiko telebista digital euskaldunak ardatz hartuta egingo da Komunikaldiak 07 jardunaldia Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean.

Komunikaldiak 07 jardunaldia izango da martxoaren 1ean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Tokiko telebista digital euskaldunen inguruan hitz egingo dute, izan ere datorren hamarkada telebista digitalarena izango da. Horregatik garrantzitsua da etorkizunera begira eta komunikabideei begira ekarriko dituen aldaketak aztertzea.

Komunikaldiak 07 honetan, unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatu nahi dira eta jardunaldia komunikazioko ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei zein ekoiztetxeetan lanean ari direnei dago zuzenduta.

Ikasle eta langabetuentzat matrikula doanekoa izango da eta gainontzekoek 25 euro ordaindu beharko dituzte. Izen-ematea sarrera@huhezi.edu helbidean egin daiteke eta egitaraua HUHEZIko web orrian dago nahi duenaren eskura.