Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Toki garapenari buruzko hitzaldia emango du bihar Adrian Zelaiak Plateruena Kafe Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Toki garapenari buruzko hitzaldia emango du bihar Adrian Zelaiak Plateruena Kafe Antzokian

2013/05/28 - Unibertsitatea.net
Hitzaldian udal eta eskualdeen garapenari buruzko gidalerroak aipatuko dira eta Durangalderako zenbait jarraibide proposatuko dira.

Toki garapena krisi garaian: planteamendu bat Durangorentzat” hitzaldia eskainiko du Ekai Center erakundeko kidea den Adrian Zelaiak Durangon.

Hitzaldian udal eta eskualdeen garapenari buruzko gidalerroak aipatuko dira eta Durangalderako zenbait jarraibide proposatuko dira.

Hitzaldia Plateruena Kafe Antzokian izango da bihar (maiatzak 29) arratsaldeko 20.00etan eta UEUko Ekonomia Sailak, Berbaro Elkarteak eta Plateruena Kafe Antzokiak elkarlanean antolatu dute.

Toki garapenaren alorrean Ekai Center-ek egindako lanen gaineko informazio gehiago UEUko Ekonomia Sailaren Ekonomiaz Jantzi blogean aurkituko duzu.

Honez gain, Unibertsitatea.net atariko Otarrea dokumentu biltegian Toki Garapen ekonomikoari buruzko gidaliburua era askean eskuratzeko aukera ere baduzu: Tokiko garapen ekonomikoa. Oinarriak.